lunes, 16 de mayo de 2011

Mendekoste

Mendekoste (antzinako grekeraz πεντηκοστή [ἡμέρα], pentekostē [hēmera], "berrogeita hamargarren eguna") kristautasuneko jai garrantzitsuenetakoa da, pazkotik zazpi astera ospatzen dena. Jaiegun honetan, kristauek Espirtu Santua apostoluen gain etorri zen eguna gogorarazten dute (Apostoluen eginak liburuko 2. kapituluan kontatzen da gertakizun hau).

Kristautasuneko beste hainbat jaiegun bezala, judaismoaren jaiegun batekin lotzen da (Shavuot) jaia. Juduek egun honetan Jainkoak Moisesi Legea (Hamar Manamenduak) eman izana oroitzen dute.

Bibliaren arabera, Mendekoste egunean Jesusen ikasleak Azken Afariko gelan elkarturik zeuden, ateak itxita. Goizean goiz zarata izugarri bat entzun zuten eta, bat-batean suzko irudi bana jarri zitzaien ikasle bakoitzari buru gainean, Espiritu Santuz bete ziren eta atzerriko hizkuntzetan mintzatzen hasi. Gertakizun horren ondoren, gelatik atera eta Jerusalemen zehar Jesusen bizitzaren, irakatsien, heriotzaren eta piztueraren berri ematen hasi ziren. Egun horretan bertan, hiru mila lagunetik gora batu zitzaizkien eta bataioa hartu zuten.

WIKIPEDIATIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario