lunes, 8 de noviembre de 2010

Invictus


·Invictus·


Urriaren 27an Invictus pelikula ikustera joan ginen bigarren mailako ikasleak. Peliula honetan Nelson Mandelaren bizitza erakusten da. Nelson Mandela 27 urte egon zen kartzelan beltzen eskubideak defendatzeagatik, eta kartzelatik irten eta gero Hegoafrikaren presidente bihurtu zen.

Nelson Mandela presidente bihurtu baino lehen, Hegoafrikako gizartea separaturik bizi zen. Alde batetik jende beltza zegoen, pobreak zirenak; beste aldetik jende zuria zegoen, diu gehiago zutena. Beltzak eta zuriak elkarren aurka zeuden borrokatuta. Nelson Mandela presidente bihurtu zenean, bere lehenengo ekintza hori konpontzea izan zen. Horretarako, Pienaar Springboks errugbi taldeko kapitaina deitu zuen, eta Munduko Kopa irabazteko eskatu zion. Nelson Mandelaren ustez, errugbi taldeak herrialdearen egoera erreflejatzen zuen. Eta horren ondorioz, beltzak eta zuriak beren desberdintasunak albo batera utzi eta denak elkarbizitzen ikasi zuten.


5 comentarios: